Gizapedia

Giza eta gizarte zientzien entziklopedia: filosofia, politika, ekonomia, estatistika, ..., euskaraz

Egun, 401 artikulu ditugu Gizapedian.

Artikulu nabarmendua

Etika

Etika edo filosofia morala ongia eta gaizkia (zuzena eta okerra) zer diren aztertu, eztabaidatu eta azkenean horri buruz irizpide egokiak jartzen dituen filosofiaren arloa da. Halaber, bertutea, askatasuna eta eginbeharra ere aztertzen ditu, finean ongiarekin loturiko kontzeptuak direnez. Maiz moralarekin nahasten da, ongi eta gaizki gizarte jakin batean definituta – ohituraz eta tradizioz, askotan – jokabide okerrak gaitzetsi […]

Gehiago irakurri

    Bariantza

    Bariantza aldagai estatistiko bakun baten sakabanatzea, datuen arteko gorabehera alegia, adierazten duen neurri bat da.  Probabilitate-banakuntzetan ere, sakabanatzea neurtzeko erabiltzen da, beste era batera kalkulatuta. Horretaz gainera, ohiko parametroa da eredu estatistikoetan, beste parametro batzuekin batera eredua erabat zehazteko. Gainera, estatistika-teknika askotan bariantzan oinarritzen dira, bariantza-analisian esaterako, non aztertutako faktoreek aldagai batean duten eraginaren ebaluazioa […]

    Gehiago irakurri

    Antropologia

    Antropologia gizakia, zentzu zabalean, ikergai duen jakintza-arloa da. Bere zabaltasuna dela eta, bereziki konparaziozko ikerketan oinarritzen da, historiako garai batetik bestera nahiz kultura edo gizarte batetik bestera gizakiek dituzten ezberdintasunak ikertuz. Ezberdintasun horiek ezaugarri ezberdinei buruzkoak dira, eta hala antropologia arlo berezitu batzuetan banatzen da, hala nola antropologia fisikoak gizakien ezaugarri fisikoak aztertzen ditu (ilearen, […]

    Gehiago irakurri

    Ideologia

    Ideologia balio eta iritzi multzo bat da, azpiko pentsaera moduan garatzen dena, arlo sozial eta politikoan eragin nabarmena duena. Ohikoa da beste baten pentsaera gutxiestea ideologia baten mendean dagoela argudiatuz; hala ere, ez da posible ideologiatik libre izatea, guztion jokamolde eta proiektuak ideologia batek ezartzen duen giza izaera eta garapen ideal bati baitagozkio.

    Gehiago irakurri