Adierazgarritasun estatistikoa

Adierazgarritasun estatistikoak edo esangura estatistikoak (ingelesez, significance level)datuetatik kalkulatutako neurri estatistiko baten balioak populazio bati buruz zerbait baieztatzeko aski edo esanguratsua den adierazten du. Adibidez, jasotako gizon eta emakumeen arteko batez besteko notaren diferentzia 2 puntukoa izanik, diferentzia hori populazio osoko gizonen eta emakumeen notak ziurtasun jakin baterako batezbestez ezberdinak direla baieztatzeko nahikoa bada, diferentzia estatistikoki adierazgarria dela esango da. Hipotesi-frogetan, adierazgarritasun estatistikoa p-balioaren bitartez erabakitzen da: p-balioa aurrez zehazturiko adierazgarritasun-maila baino txikiagoa edo berdina bada, estatistikoaren emaitza estatistikoki adierazgarria izango da; eta bestela, ez.