Adierazgarritasun-maila

Estatistikan eta hipotesi-frogei buruz, adierazgarritasun-maila edo esangura-maila aurrez zehazturiko ebidentziaren probabilitate bat da, hipotesi nulua baztertzera eramaten duena. Adibidez, adierazgarritasun-maila %10 denean, ebidentziaren probabilitatea %10 edo txikiagoa denean, hipotesi nulua baztertu egiten da. Oro har, probabilitate txikia da, hipotesi nulua printzipioz sinetsi egiten dena izanik, ebidentzia argia (hipotesi nulupean probabilitate txikiarekin gertatzen den) eskatzen baita. Zehatzago, ohikoak dira %1, %5 eta %10eko adierazgarritasun-mailak, hipotesi nuluaren egiantzari buruz: hain zuzen, adierazgarritasun-maila zenbat eta handiagoa, orduan eta aiseago baztertuko da hipotesi nulua. Adierazgarritasun-mailako probabilitatea duen estatistikoaren balioa balio kritikoa da, eremu kritikoa mugatzen duena. Beste alde batetik, adierazgarritasun-maila I motako errorea da froga estatistiko batean, $H_0$ egia izanda, $H_0$ baztertzeko probabilitatea alegia. Ikus gainera, adierazgarritasun estatistikoa.