Agnostizismoa

Agnostizismoa Jainkoaren existentzia zein ez-existentziari buruz ezer jakitearen ezintasuna baieztatzen duen teoria eta jarrera filosofikoa da. Antzinako filosofian, Protagoras izan zen lehen agnostikoa, baina terminoa  Thomas Henry Huxley-k asmatu zuen 1880ko hamarkadan.

Agnostizismoaren baitan joera desberdinak daude, ordea:

  • agnostizismo gogorra, Jainkoaren existentzia ezin ezagut daitekeela baieztatzen duena;
  • agnostizismo ahul edo biguna, Jainkoaren existentziari buruz ezer ez, baina agian etorkizunean zerbait jakingo dugula ezartzen duena;
  • agnostizismo pragmatikoa, Jainkoaren existentziari buruzko frogarik ez dagoela soilik baieztatzen duena;
  • teismo agnostikoa, zeinaren arabera Jainkoari buruz ezer ez jakin arren, ideia horrekin sinesten duenaren jarrera;
  • ateismo agnostikoa, zeinaren arabera Jainkoari buruz ezer ez jakin arren, ideia horrekin sinesten ez duenaren jarrera;
  • ignostizismoa, Jainkoaren existentziari buruz eztabaidatzeko, Jainkoaren definizio argia behar dela aldezten duena.