Akulturazioa

Akulturazioa, kultura ezberdinetako gizataldeak eta gizabanakoak harremanetan izatearen edo elkar ukitzearen ondorioz, haietako egitura eta kulturetan eragiten den aldaketa-prozesua da. Etimologiaz, ad- latinezko aurrizkiarekin osaturik dago, eta horrela kultura batetik besterako mugimendua, norabide bakarreko prozesua alegia, adieraziko luke zehazkiago, eta ez bi kulturen arteko elkarrekintza; norabide bakarreko adieran, tokiko kulturek eta kultura indigenek Mendebaldeko kulturetako elementuak bereganatzeko egiten duten mugimendua izendatzeko erabili da. Batzuetan gizatalde baten erabateko asimilazio kulturala gertatzen da, fenomeno horren ondorioz, kanpoko gizataldea integratu egiten denean guztiz, kultura nagusiko balio kulturalak onartzean.1

Erreferentziak

1.
Teske R, Nelson B. Acculturation and assimilation: a Clarification. American Ethnologist. 1974:351-367. http://users.clas.ufl.edu/marilynm/Theorizing_Black_America_Syllabus_files/Acculturation_and_Assimilation_A_Clarification.pdf.