Albert Bandura

Albert Bandura psikologoa (Kanada, 1925 - ) ikaskuntza sozialaren teoriaren asmatzailea da. Banduraren arabera, portaera ingurumenaren, kognizioaren eta portaeraren beraren arteko elkarrekintza edo portaeraz definitzen da. Konduktismoan ez bezala, Bandurak kognizioa funtsezko elementutzat hartzen du, ingurumenetik portaera eratzeko bidean. Ikaskuntza sozialaren teoria (ikaskuntza sozial-kognitiboaren teoria ere deitua) justifikatzeko, pertsonek portaera euren behar, asmo eta nahietara moldatzen dutela azaldu zuen, aurretik izandako portaerak izandako emaitzetan oinarrituta bere portaerak helburua beteko duen aurreikusiz, kognizioa erabiliz azken batean. Ikaskuntza prozesua norberak aurretik izandako portaeraren esperientziatik ez ezik, besteek erakutsitako portaeratik ere ikasten du, eta norberaren portaerak besteengan ere du eragina. Hortik dator ikaskuntzaren izaera soziala, bere iritziz. Bere teoria baieztatzeko esperimentu ospetsua Bobo  panpinarena izan zen, non haurrei heldu batek Bobo panpina nola kolpatzen zuen film batean erakutsi ondoren, Boboaurrean jarrita haurrek ere panpina kolpatzeari ekin ziotenez. Kanpotik eragindako ikaskuntza mota honi ereduzko edo modelaketazko ikaskuntza deitu zion: portaera horiek errepikatzeko halako indartze bat sumatu behar du subjektuak, eta horiek ez egiteko, nolabaiteko zigorra. Portaera moldatzeko beste mekanismoa autoerregulazioa litzateke, norberaren portaeraren ikaskuntzaren inguruan ardazten dena. Hala, agresibitatezko jokabideei eta beste portaera negatiboei aurre egiteko, bi motako terapiak proposatzen ditu: autokontrolaren bitartez, subjektuak bere egoera aztertu eta berak finkatutako helburuak planteatuo ondoren, haiek lortzeko bidean lagunduz; eta ereduzko terapia, antzeko arazoak dituen pertsona batek horiek modu positiboan nola gainditzen dituen erakutsiz subjektuari.