Alborapena (ikerketa kuantitatiboa)

Agian alborapena aldagai estatistiko bakunaren ezaugarriaren adieran bilatzen ari zinen.

Alborapena gertatzen da ikerketa kuantitatibo batetik jasotako konklusioek errealitatean benetan den horren aldean errore sistematikoa dutenean gertatzen da, ikerketa behar bezala ez diseinatu eta garatzeagatik. Ohartzekoa da lagin-tamaina handitzeak, datu gehiago jasotzeak alegia, ez duela alborapena murrizten. Alborapen-mota bi daude: alde batetik, aukeraketa-alborapena dago, laginean jasotako elementu edo subjektuek populazioaren adierazgarriak ez direnean; bestetik, informazio-alborapena neurketan eta datu-bilketan gertatzen dira. Alborapenaren adiera murritzagoa ere badago: zenbatesle bat alboratua dela esaten da, haren batez besteko balioa zenbatetsi nahi den parametroaren balioarekin bat ez datorrenean; adiera horretan, alborapena saihesteko zenbatesle egokia, zenbatesle alboragabe bat alegia, baliatu behar da.