Aldagaiak

Aldagaia objektu baten propietatea da, zehatz definitu, behatu eta kodetua, bateraezinak diren agerpen edo balio ezberdinak hartzen dituena, hala nola tenperatura, pertsona baten hezkuntza-maila edo hitz baten tipologia (izena, adjektiboa, ...). Aldagaiak exhaustiboak izan behar dira, hots, agerpen edo balio ezberdin posible guztiak jaso behar dituzte.

Aldagaiak zientzian

Ikerketa zientifikoan aldagaiak kausa-ondorio erlazioak definitzeko erabiltzen dira. Adibidez, abiadura (v) eta desplazamendua (s) aldagai fisikoak dira, bien artean oinarrizko erlazio hau dutenak: s=vt (t denbora izanik). Kausa-ondorio erlazioetan aldagai independentea, kausa alegia; eta aldagai dependentea, ondorioa, bereizten dira. Aldagai dependentea aldagai independentean izandako aldaketen eraginez nola aldatzen den aztertzen den aldagaia litzateke.

Kontrol-aldagaiak, bestalde, ikertzaileak konstante atxikitzen dituen aldagaiak dira, aldagai dependentearen aldaketak aldagai independearen eraginez soilik gerta daitezen.

Ikus, gainera