Alienazioa

Filosofian eta soziologian, alienazioa gizabanako batek bere bizitzaren kontrola eta zentzua galdu eta beste eragile, sistema edo ideologia baten mendean dagoenean sortzen den egoera indibiduala da, kultura eta berezko balio moralak galduta, egoera hori gainditzeko aukera eskasekin. XIX. mendean lehen aldiz Hegel-ek jaso eta garatutako kontzeptua izan zen, gizabanakoaren besteratzea adierazteko. Haren ikasle Feuerbach-ek gizabanakoak berezko izaera galtzen dueneko egoera izendatzeko baliatu zuen, Jainkoaren esku uzteko. Ziur asko, alineazioaren kontzeptu ohikoena Karl Marx-ek garatutakoa izan zen, alienazioa kapitalismoan soldatapeko langilearen egoera deskribatzeko baliatu zuenean, bere lana salduz langilea gauza bilakatzen denean alegia.