Analisi ekonomiko-finantzarioa

Analisi ekonomiko-finantzarioa enpresako kontabilitate-informazioan oinarrituta egiten diren azterketen multzoa da, enpresaren egoera ekonomikoa (errentagarritasuna) zein finantzarioa (enpresaren inbertsioak eta finantzazioak nola egokitzen diren) jakiteko.  Azter daiteke era estatikoan, une jakin bateko egoera zein den jakiteko; zein era dinamikoan, azken urteetako egoera ekonomiko eta finantzarioekin alderatuz, behar den kasuetan neurri zuzentzaileak hartu eta hurrengo urteetarako plangintza aurrerako eramateko erabakiak hartzeko asmoz.

Ikasliburu osoa hemen, PDF formatoan.