Analisia

Epistemologian, analisia kontzeptu edo fenomeno bat bere osagaietan zatitu eta horiei erreparatuz aztertzea da. Ikuspuntu kontrajarria sintesia da, osagaiak bilduz osotasuna eratzen duena. Analisia korronte eta eskola filosofiko anitzetako ikuspuntua izan da, baina filosofia analitikoa aipatzen denean, XX. mendean hizkuntza bere oinarrizko osagai logikoetan zatitu eta azaltzea helburu duen eskola izendatzen bereziki, hizkuntzari eta hausnarketa filosofikoari argia eman nahian. Matematikan, berriz, analisia aldaketa aztertzen duen adarra da, limiteekin, deribatuekin, diferentzialekin eta integrazioarekin loturik, analisiaren oinarrizko kontzeptuarekin zerikusi handirik gabe.

Ikus, gainera