Anaxagoras

Anaxagoras (ca. K.a. 500 jaioa) Antzinako Greziako filosofoa izan zen, filosofo presokratikoen artean eskola pluralistan sartzen dena. Haren metafisikaren lehen printzipio baten arabera, ezer ez da sortzen, ez eta hiltzen ere, eta dena nahasturik dago: izan ere, haren iritziz, gauzak eta izakiak beste osagai batzuen konstrukto natural edo nahasketak besterik ez dira; elementu eta gai horien artean lurra, ura, zura, sua, hotza eta beroa daude, eta horiexek dira benetako elementu errealak. Harentzat, aldaketarik gabe dirauen bakarra nous, adimena edo izpiritua, da. Bere kosmologian, nous edo adimen nagusiak lehen osagaiek osatzen zuten apeiron edo masa mugagabeari errotazio-mugimendua eman eta munduko gauzak sortu ziren, eta fenomeno meteorologiko eta geologikoak errotazio-mugimendu horren ondorioak lirateke.