Anaximandro

Anaximandro (ca. K.a. 610 - K.a. 546) Antzinako Greziako jakintsu eta pentsalaria izan zen, filosofo presokratikoetako batzuk biltzen dituen Miletoko eskolakoa, Tales Miletokoaren ikaslea eta Anaximenesen irakaslea. Bereziki ezaguna da apeiron edo "mugagabea" guztiaren arkhe edo "printzipio" eta jatorri gisa definitzeagatik. Horretaz gainera, Lurrari eta unibertsoko beste argizagiei buruz plazaratu zituen teoriengatik ere da ezaguna. Garaiko munduaren lehen mapa ere berari zor zaiola aipatzen da. Hala ere, bere bizitzari eta lanei buruz beste filosofoek egindako aipamenak bakarrik dakizkigu, haren lanetatik bertsotan jarritako zati labur bakarra gorde denez.