Animismoa

Animismoa objektuek eta naturako elementuek bizia, arima edo izpiritua dutela (anima, alegia, eta hortik animismo hitza) sinesten duen mundu-ikuskera da, bereziki herri indigenen artean. Sinesmen horretan oinarritzen diren erlijioak modu generikoan izendatzeko erabiltzen den terminoa ere bada. Orokorrean, animismoa antropomorfismoarekin lotzen da, naturako entitateei giza itxura (arima, izpiritua) ematen dienez, eta izaki oro materia hutsa dela baieztatzen duen materialismoari kontrajartzen zaio. Antropologia kulturalaren sortzailetzat hartzen den Edward Burnett Tylor antropologoak asmatu zuen terminoa 1871 urtean. Terminoa arlo akademikoan baztertzen bada ere, oraindik maiz erabiltzen da hizkuntza arruntean jatorrizko adierarekin. Tylor-ek materialismotik eratu zuen terminoa, mundu-ikuskera horietan naturako entitateek anima izatearen sinesmena nabarmenduz. Gainera, Tylor-ek ikuspuntu eboluzionista zuen kulturen garapenean, animismotik politeismora eta monoteismora, eta horietatik zientziara aldatzea kulturen aurrerapentzat hartuz, eta horrela animismoa gutxietsiz, herri indigena eta primitiboen sinesmena denez, betiere haren iritziz.

Ikus, gainera