Antropologia

Antropologia gizakia, zentzu zabalean, ikergai duen jakintza-arloa da. Bere zabaltasuna dela eta, bereziki konparaziozko ikerketan oinarritzen da, historiako garai batetik bestera nahiz kultura edo gizarte batetik bestera gizakiek dituzten ezberdintasunak ikertuz. Ezberdintasun horiek ezaugarri ezberdinei buruzkoak dira, eta hala antropologia arlo berezitu batzuetan banatzen da, hala nola antropologia fisikoak gizakien ezaugarri fisikoak aztertzen ditu (ilearen, begien kolorea jatorri ezberdina duten gizakien artean), antropologia kulturalak giza kulturen alderdiak ikertzen ditu (ohiturak, balioak eta abar) eta hizkuntza-antropologiak hizkuntzaren ezaugarriak alderatzen ditu gizatalde batetik bestera. Batzuen arabera, arkeologia ere antropologiaren beste adar bat da.