Argudioak

Argudioak premisa izeneko proposizioetatik abiaraziz konklusioetara heltzen den proposizio-multzoak dira. Argudioak egitean baliatzen den prozesuari inferentzia deritzo, batzuetan konklusioa izendatzeko ere erabiltzen dena. Bi motako argudioak bereizten dira: argudio deduktiboak, non premisek oinarri askia ematen duten konklusiora heltzeko; eta ez deduktiboak (induktiboak, bereziki), konklusioa guztiz ziurra edo baliozkoa ez denean.