Aristokrazia

Aristokrazia pertsona gutxi batzuek, guztietatik ustez onenek, zuzendutako gobernu-mota da. Hedaduraz, pribilegioak atxikizten dituzten pertsona gutxi batzuk osatzen duten taldeari ematen zaion izena ere bada. Antzinako Grezian proposatu zen aristokrazia gobernu-mota gisa, Platonen eta Aristotelesen eskutik, monarkiaren (errege bakar baten gobernua) eta oligarkiaren (handinahi gutxi batzuen gobernua) gobernuaren eragozpenak ikusita.