Arketipoak (Carl Gustav Jung)

Arketipoak inkontziente kolektiboan dauden irudikapenak dira, gogamena eratu egiten dutenak. Gizaki eta kultura guztietako kontzeptuei buruzkoak dira, hala nola heriotzari, bizitzari, maitasunari, irrikari eta femeninoari buruzkoak, arketipo bereizietan irudikatzen direnak (agurea, Jainkoa, ama, ...); hala ere, gizakiaren eta kulturaren arabera kontzpetu bakar bati buruzko arketipoak desberdinak izan daitezke.