Arrazoi nahikoaren printzipioa

Arrazoi nahikoaren printzipioa fenomeno orok arrazoi edo azalpen bat duela dioen printzipioa da. Wilhelm Leibniz-ek (1646-1716) formulatu zuen lehen aldiz Monadologia lanean, antzinatik hainbat filosofok adierazi eta baliatu zuten arren, eta kontraesanaren printzipioarekin batera (zeinaren arabera kontraesana sortzen duena faltsua izan behar den), arrazoitzearen oinarrizko printzipiotzat hartu zuen.