Arrazoi teorikoa eta arrazoi praktikoa

Arrazoi teorikoa eta arrazoi praktikoa Immanuel Kant-ek (1724-1804) eratutako ezagutzari buruzko teorian egindako bereizketa da. Bere esanetan, arrazoi (edo ezagutza) teorikoa dagoenari buruzko ezagutza da (gaur euria ari duen), eta arrazoi praktikoa izan behar litzatekeenari buruzkoa (zerbait zuzena edo okerra den, nola jokatu behar dugun).1 Ohartu behar da arrazoi praktikoak ez duela zerikusirik ezagutza praktikoarekin (bizikleta bat nola konpondu), eta egiten ari garen horrekin duela zerikusirik.

Erreferentziak

1.
Engstrom S. Kant’s Distinction Between Theoretical and Practical Knowledge . http://harvardphilosophy.com. http://www.harvardphilosophy.com/issues/2002/Engstrom.pdf.