Arriskuko balioa

 Arriskuko balioa, ingelesez value at risk, labur VaR, deitua, inbertsio baten zein inbertsio-kartera baten arriskuaren neurri bat da. Aurrez zehazturiko \alpha probabilitate baterako (%5 edo %10 izaten dena), probabilitate horrekin gertatzen diren galera (edo irabazi txikiena) adierazten du; adibidez, %5eko probabilitateaz inbertsio baten galerak 1000EUR baino handiagoak badira, inbertsioko VaR 1000EUR da.

Maiz erabiltzen da inbersioen azterketa egiteko, baina bere akatsak baditu: alde batetik, galera horretatik behera dauden galerak handiak edo txikiak diren ez du bereizten; hala baliteke inbersio batek arriskuko balio handiagoa izatea, baina potentzialki galera handiagoak izatea beste batek baino; beste alde batetik, arriskuko balioa azpibatukortasunaren axioma ez du betetzen, zeinaren arabera bi kartera baturik, arriskuaren neurria bi kartera horietako arriskua baino handiagoa ezin den izan. Aukera gisa, itxarondako galera edo defizita (expected shortfall) kalkula daiteke, irabazi potentzialen zenbatekoa ere kontuan hartzen duena. 1

Erreferentziak

1.
VAR versus expected shortfall - Risk.net. Risk.net. http://www.risk.net/risk-magazine/technical-paper/1506669/var-versus-expected-shortfall. Published 2017(e)ko martxoakaren 27a. Eskuratua apirilak 3, 2017.