Art Brut

Art Brut eta Outsider Art pertsona baztertuek zein arte "ofizialetik" at daudenek egindako artelanei ematen zaien izendapena. Art Brut izendapena Jean Dubuffet margolari frantsesak sortu zuen 1945ean, bereziki buruko arazoak zituzten pertsonen artelanak biltzen hasi zenean, joera estetiko guztietatik aparte (eta hortik brut adjektiboa). 1970eko hamarkadan, eremu artistiko hori anglosaxoien artean ere zabaldu eta outsider art ("kanpokoen artea") deitu zitzaion, hemen artelan horien egileen izaera nabarmenduz.

74 hitz
Kategoriak