Askitasuna (estatistika)

T(X) zenbatesle edo estimatzaile bat askia dela esaten da, zenbateslea kalkulatu den jatorrizko X=X_1,X_2,\ldots,X_n laginak zenbatetsi nahi den parametroari buruzko informazio gehigarririk ematen ez duenean, zenbateslearen balioak emandakoaren aldean. Zenbatesle bat askia bada, bertatik gehitutako zenbatesle bat ere askia da; helburua laginaren informazioa ahalik eta modu laburrenean jasotzea denez, zenbatesle aski minimalak bilatzen dira. Formalki, T(X) askia da, baldin eta X laginaren probabilitate-banakuntza, T(X) balioen baldintzapean, parametroaren mendean ez badago. Beste alde batetik, T(X) askia bada, egiantz-funtzioa zehazteko informazio guztia jasotzen du.