Asoziazionismoa

Asoziazionismoa fenomeno psikologikoak subjektuak aurretik bizi izan dituen elementuen loturaren emaitza direla baieztatzen duen teoria edo paradigma psikologikoa da. Anitz izan dira historian paradigma horri jarraitu diotenak: XVIII. mendean enpiristek gogamenaren fenomenoak subjektuen aurreko ideia edo bizipenak erlazionatuz sortzen direla baieztatzen zuten; konduktismoa eta psikoanalisia ere paradigma asoziazionistari jarraitzen diote.