Aszetismoa

Aszetismoa (antzinako grezierazko askesis hitzetik, "trebatze, ariketa") nork bere buruarekiko , autokontrolean (enkrateia, antzinako grezieraz), abstinentzian eta mundutik erretretan (anachoresis, antzinako grezieraz) oinarritzen den bizimodua da, helburu erlijioso eta espiritualak lortzearren. Hala, aszetismoa askatasuna lortzeko bidea eta beldurrik, ezer galtzeko beldurrik, ez duenaren bizimodua dela aipatu da.