Atalase sentsorialak

Psikofisikan, atalase sentsoriala sentsazio-maila jakin bat eragiten duen estimuluaren magnitudea da; adibidez, beroaren aurrean ditugun erreakzioak aztertzerakoan, eskua lapiko batetik kentzeko (erreakzioa, erretzearen sentsazioak eraginda) behar den bero minimoa (estimulua). Oinarrian, honako atalase hauek bereizten dira:

  • atalase absolutua, sentsazio jakin bat eragiteko behar den estimuluaren magnitude minimoa;
  • amaierako atalasea, sentsazio jakin bat eragiteko behar den estimuluaren magnitude maximoa;
  • atalase diferentziala (ingelesez, just noticeable difference), sentsazioa aldatzeko behar den estimulu-aldaketa txikiena; adibidez, zenbat azukre ken dakioke txokolate bati, txokolatea lehengo berdina dela esan arte. Atalase diferentziala zentzumenek bereizteko duten ahalmena neurtzen duen kontzeptua da.