Ateismoa

Ateismoa Jainkoa ez dela existitzen baieztatzen duen jarrera filosofikoa da, teismoak Jainkoa badela eta agnostizismoak Jainkoaren existentziari zein ez-existentziari ezer ezin dela jakin baieztatzen duten bitartean, hurrenik hurren. Panteismoa ere (unibertso osoa Jainkoarekin parekatzen duen ideia, panteismoaren aldaera batzuek unibertso osoak gogamena duela dioten arren) ateismoaren aldaeratzat hartzen da. Filosofiaren historian,  Epikuro hartzen da lehen filosofo ateistatzat.

Ateismoaren aldeko argudioek arazo eta oztopo epistemologiko nabarmenak ditu. Lehenbizi, Jainkoa ez dela existentzia baieztatzen denean, Jainkoa zer den definitu behar da argi eta garbi. Argi definituta (gehienetan ateismoa Jainko Bakarrari buruzkoa da, jainko anitzen mitologiek interes filosofiko eskasa dutenez), bi motakoak izaten dira argudio ateistak: deduktiboak, Jainkoaren ideiaren arazo kontzeptualak eta logikoak agerian jartzen dituztenak, eta induktiboak, Jainkoaren ebidentzia enpirikorik ez dagoela baieztatzen dutenak. Badira bestelako argudioak, Jainkoaren existentzia frogaren zama teistei edo Jainkoa badela baieztatzen dutenei dagokiela, haiek direnez Jainkoa badela diotenak, baieztatzen duena.