Autarkia

Autarkia herrialde batek bertako ekonomia buruaskitasun edo autoaskitasunez garatzen dueneko egoera da, nazioarteko merkataritza- eta kapital-harremanik gabe eta barneko baliabide eta truke ekonomiko soilekin. Herrialde autarkiko batek ekonomia itxia duela ere esaten da. Historian, Europako nazio handiek, hala nola Espainiak, Frantziak eta Erresuma Batuak, XVI.-XVIII. mendeetan zehar garatu zituzten politika merkantilistak autarkikoak ziren, nazioarteko merkataritza mugatzen zutenez; XX. mendean Alemaniako Hirugarren Reich-ak ere politika autarkikoa garatu zuen; hain zuzen, politika ekonomiko autarkiko horren eraginez, besteak beste, eraman zituen aurrera beste herrialdeak inbaditzeko planak, haietan bere ekonomiarako behar zituen baliabideak eskuratu asmoz; Espainiako ekonomia ere autarkia izan zen 1939-1959 bitartean, Francoren diktaduran zehar, 1959ko Estabilizazio-Planarekin bukatu zena.

Ikus, gainera