Azpikontratazioa

Azpikontratazioa enpresa batek bere barneko jarduera edo lan batzuk (ekoizpena, administrazio-lanak, garbiketa, ...) beste enpresa bati kontratatzea da, enpresako jardueren esternalizazio mota bat. Adibidez, telefono mugikorrak ekoizten dituen enpresek telefonoen softwarearen garapena beste enpresa batzuei azpikontratatzen diete maiz, telefono mugikorren ekoizpen fisikoen zentratzeko. Azpikontratazioaren bitartez, enpresak jarduera horien kostu finkoak (jarduera horiek burutzeko behar den ibilgetuaren kostua, trebakuntza-kostuak, ...) gainetik kendu eta kostu aldakor bihurtzen ditu askotan, gehienetan (baina ez beti) kostu totalen murrizketa, baina ez beti; izan ere, azpikontratazioaren abantaila nagusia aukera-kostuekin dago loturik, azpikontratazen duen enpresak (enpresa kontratista, alegia) espezializazioa bilatzen baitu, balioa dakarten jardueretan zentratuz, enpresa lehiakorra ez den arloak beste enpresa bati esleituz eta horrela azpikontratatutako jarduerek dakartzaten kostuak baztertuz.

Ikus, gainera