Berreskuratze-epea

Berreskuratze-epea edo payback-a inbertsio bat egiteagatik enpresa batek ordaindu behar izan duen zenbatekoa berreskuratzeko ustez beharko duen denbora da, inbertsioak emango dituen kutxa-fluxu edo diru-sarreren bitartez. Berreskuratze-epearen ondoren, inbertsioaren sarrerak etekinak izango dira enpresarentzat. Inbertsioak baloratu eta aukeratzeko irizpide gisa erabiltzen da; hain zuzen, berreskuratze-epea orduan eta laburragoa, inbertsioaren zenbatekoa orduan eta azkarrago berreskuratu eta orduan eta lehenago hasiko da etekinak eskuratzen.

Inoiz berreskuratzen ez diren inbertsioak guztiz baztertu behar dira, noski. Beste alde batetik, inbertsio batzuk alderatu behar direnean, zenbat eta payback txikiagoa, orduan eta inbertsio hobea izango da.

Inbertsioak balioesteko metodo honen abantaila erraztasuna da, baina oztopo nabarmenak ditu:

  • inbertsioaren kutxa-fluxuak baloratzean, ez da ez interesa ez inflazioa kontuan hartzen;
  • payback ondorengo kaxa-fluxuak ez dira kontuan hartzen, zeinak garrantzitsuak diren inbertsioaren errentagarritasuna balioesteko.