Agian bitalismo filosofikoa bilatzen ari zinen.
Bitalismo zientifikoa izaki bizidunen baitan bizitza ematen duen indar berezi bat dagoela, objektu arruntetan behatu daitekeenaren ezberdina, baieztatzen duen eskola filosofikoa da, mekanizismoaren aurkakoa. Horren arabera, bizitza ezingo lizateke azaldu fenomeno fisiko-kimikoen bitartez. Historiako hainbat unetan, teoria zientifikotzat hartu da, baina egun guztiz baztertua dago. Henri Bergson (1859-1941), Johannes Reinke (1849-1931), Jacob von Uexküll (1864-1944), Hans Driesch (1867-1941), John Burdon Sanderson Haldane (1892-1964), Edward Stuart Russell (1887-1954) eta Ludwig von Bertalanffy (1901-1972) izan ziren bitalismoaren hipotesiaren alde egin zuten zientzialarietako batzuk.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
EspiritualismoaEspiritualismoa edo izpiritualismoa filosofia izpiritu edo kontzientziaren azterketa dela, bereziki introspekzioaren bitartez, aldezten duen korronte filosofikoa da. Korronte horretatik beste eskola filosofiko batzuk sortu ziren, hala nla bitalismoa. Beraz,…
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…