Bonapartismoa

Bonapartismoa Napoleon Bonapartek ezarritako erregimen politikoa izan zen, Napoleon IIIak 1852tik 1870era bitartean ere indarrean izan zena. Erregimen horren ezaugarri nagusiak diktadura, estatuaren zentralizazioa, lider karismatiko populista baten gidaritza, patriotismoa, armadaren sostengua eta kontrol politikoa eta kontserbadurismoa dira. Egun, XIX. mendeko azterketa politikoa egiteko beste ezertarako erabiltzen den terminoa da, eta ezaugarri horiek dituen egungo erregimenetarako diktadura eta zesarismo terminoak hobesta; hala eta guztiz ere, faszismoarekin, bismarckismoaren eta Hego Ameriketako diktadura batzuekin ere parekatu izan da.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Bonapartismoa"; Gizapedian, iraila 23, 2017, https://gizapedia.hirusta.io/bonapartismoa/.