Burgesia

Burgesia, bere adiera politikoan, Frantziako Iraultzan agertzen da, eta nobleziaren azpian dagoen baina euren ahalmen ekonomikoarengatik herritar xumeen gainetik dagoen gizarte-klase moduan definitu zen hasieran. XIX. mendean, burgesia kapitalismoarekin lotu eta kapitalaren jabe ziren horiek izandatzeko erabili zen marxismoan. Aurrerago, burgesiaren definizio berria eratu da, askotan ikuspuntu gaitzesgarri batetik; horren arabera, gizartean etekin ekonomiko maximotzearen alde agertu, burokraziaren rola bereganatu eta klase ertainaren gainean dauden klase menderatzaileek osatzen dute burgesia.