Cogito ergo sum

Cogito ergo sum (latinez, literalki "pentsatzen dut, beraz banaiz") edo, besterik gabe, cogito, René Descartes filosofoak eraturiko kontzeptua da, oinarrizko eta zalantzarik gabeko egia adierazi, eta bide batez gogamena errealitate nagusitzat hartzen duena. Hala, Descartesek res cogitans, pentsamenduan oinarritutako substantzia definitzen du, res extensa edo gorputzaren aldean. Haren filosofian, gizakiak gogamena eta gorputza ditu, eta animaliek gorputza soilik.