Datuak

Datuak populazio edo multzo bateko elementu bati buruz neurketa edo bereizgarri bat adierazten duen informazio-unitateak dira, gerora prozesatu eta aztertu daitezkeenak. Metadatuak datu, datu-multzo eta dokumentuei buruzko informazioa ematen duten datuak dira, haien ezaugarriak edo haietara nola iritsi adierazten dutenak. Big data edo datu handiek bereziki Internet eta bestelako komunikazio-sareetan sortzen diren datu-kopuru itzelei eta horiek jaso, prozesatu eta aztertzeari egiten diote erreferentzia.