Debaluazioa

Debaluazioa herrialde bateko gobernuak eragindako diru nazionalaren baliogutxitzea da, ganbio-sistema finko bat dagoenean. Depreziazioa, berriz, dibisa-merkatuan gauzatzen den baliogutxitzea da. Debaluazioaren bitartez, merkatariza-balantza hobetzea bilatzen da, inportazioak gutxitu, kanpoko produktuak garestiagoak direnez, eta esportazioak handituz, produktu nazionalak atzerrian merkeagoak direnez.