Delphi metodoa

Delphi metodoa hainbat adituk gai jakin bati buruz emandako iritzietan oinarrituz kontsentuszko informazioa jasotzeko prozedura da. Prozeduaren ezaugarri nagusiak dira iritziak txanda batzuetan zehar jasotzea (hiru, gehienetan), iritzi-txanda batetik bestera aditu bakoitzari ematen zaion feedback-a, iritzi guztien berri emanez, kontsentsuaren bilkaeta eta adituen anonimotasuna. Bereziki etorkizuneko erabaki, politika eta estrategiak zehazteko erabili izan da, kasu horietan informazio fidagarria beste era batera eskuratzea konplexua, eta maiz ezinezkoa, denez. Izena Antzinako Greziako Delfoseko orakuluari egiten dio erreferentzia. 1951 urtean garatu zuten Norman Dalkey matematikariak and Olaf Helmer futurologoak RAND Corporation erakundearentzat (metodoa sekretu militarra izateagatik 1963 urtera arte plazaratu ez bezen ere), toki jakin batean bonbaketa eraginkor bat burutzeko zenbat jaurtiki behar ziren zehaztu nahian.