Demografia

Demografia giza populazioen ikerketa zientifikoa da, bereziki haien adin- eta sexu-banaketa, bizitokia, egoera zibila, familietan nola biltzen diren, hezkuntza-maila eta jarduera. Bestalde, giza populazioak era estatikoan (une jakin batean) zein dinamikoan (denboran zehar) azter daitezke. Ikuspuntu dinamikotik, giza populazioen aldaketak hiru faktore hauengatik soilik aldatzen dira: jaiotzak, heriotzak eta migrazioak. Populazio-zentsuak antzinatik egin badira ere,  demografia zientifikoaren hastapena XVII. mendeko Londresen izan zen, non John Graunt hiriko heriotzak eta jaiotzak aztertuz populazioaren tamainari buruzko inferentziak egin zituen; beranduago Edward Halley-ri zor zaio lehen heriotza-taularen eraketa. Demografiak eragin zuzena du gizarteko hainbat arlotan; adibidez, demografiaren eta ekonomiaren lotura Thomas Malthus-ek (1766-1834) egin zuen lehen aldiz, giza populazioaren mugarik gabeko hazkundeak pobretzea eta azkenean hondamendia ekarriko zuela aurresanez.