Denotazioa eta konnotazioa

Denotazioak hitz, esaldi edo testu baten esanahi literalari egiten dio erreferentzia. Hala, diskurtsoa denotatiboa dela esango dugu, adierazi nahi dena hitzez hitz testuan aipatzen denarekin bat badator, ñabardura, interpretazio edo zalantzarik gabe. Konnotazioak, berriz, esanahi literal horri gainjartzen zaizkion esanahi inplizitu eta subjektiboak biltzen ditu. Beraz, diskurtsoa konnotatiboa izango da, hitzen esanahi literalen atzean beste esanahi bat dagoenean, adibidez metafora bat erabiltzen denean.