Deslokalizazioa

Ekonomian, deslokalizazioa lantegien lekualdatzea da, ondasun eta zerbitzuen ekoizpenean kostu txikiagoak eta beste kondizio egokiagoak, abantaila konpetitiboak alegia, lortzeko helburuarekin. Bereziki XX. mendearen bukaeratik gertatu den prozesua da, globalizazioaren eraginez, bereziki kualifikazio baxuko jarduerak lekualdatuz. Deslokalizazio-fluxu nabarmenak Mendebaldeko Europatik  eta Ameriketako Estatu Batuetatik Txinara, Indirara eta garapen bidean dauden beste herrialdeetara izan dira.