Determinismoa

Determinismoa, zehatzago determinismo kausala, zerbait aurretik baldintza eta gertaera batzuk izan direlako gertatu dela onartzen duen ideia filosofikoa da. Hots, determinismoan efektu orok kausa edo eragilerik duela baieztatzen da. Aurkako ideia indeterminismoa da, gertaerak zoriaren mendean, neurri txikiagoan edo handiagoan, daudela baieztatzen duena.