Dialektika

Dialektika hausnarketa filosofikoa egiteko metodo bat da, jatorrian eztabaidan eta solasaldian oinarritzen dena. Sofistak, eztabaidetan limurtzeko helburu soilez, eta Sokrates, Platon eta Aristoteles, helburu filosofoekin, izan ziren metodo hau baliatu zutenak. Aristotelesek, ordea, mugatu egin zuen dialektikaren balioa ondorio filosofiko zuzenetara heltzeko, eztabaidan ari zirenak premisa okerretan oinarritu bailitezke metodo dialektikoan. Dialektika solakideetako kontraesan batera eraman eta horrela bere argudio edo iritziarekin oker dabilela erakutsarazteko metodo bezala ere erabili zen, eta horregatik historian zehar parekatu izan dira dialektika eta logika. Bereziki Hegel eta Marxen eraginez, dialektika solaskideen arteko oposizioaz gainera baliatu da orobat pentsamenduaren eta munduaren bilakaera nolakoa den deskribatzeko, aurkakoak diren indarren talka gisa alegia.