Dibidenduak

Dibidenduak, zehatzago dibidendu aktiboak, enpresa batek bere akziodunei egiten dizkien aldiroko ordainketak dira, enpresak lortutako mozkinetatik eta haiek egindako inbertsioa sarituz. Dirutan nahiz akzio berritan ordain daitezke. Dibidenduak ordaintzeko ez diren mozkinen zatia enpresaren erreserbak osatzera pasatzen da. Dibidenduen ordainketa enpresako batzar orokorrean erabakitzen dira, eta gehienetan mozkinetatik ateratzen dira. Hala ere, mozkinik gabe ere, posible da dibidenduak ordaintzea, baina orduan enpresaren erreserbetatik egin behar dira. Zentzu hertsian, aurrekoak dibidendu aktiboak dira; dibidendu pasiboak, berriz, bazkideak lehenagotik egiteke dituen ordainketak dira, kapitala osatzeko falta dena.1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Rodríguez F. Aspectos contables del reparto de dividendos por una sociedad. Conocimiento Asesor. http://diposit.ub.edu/dspace/bitstream/2445/66881/1/648783.pdf.