Difusionismoa

Difusionismoa kulturako ezaugarriak kulturan bertan sortu baino kanpotik ekarriak direla baieztatzen duen eskola antropologikoa da. XIX. mendean sortu zen, ezaugarri kulturalen banaketa geografikoa azaldu nahian. Kultura batetik besterako hedatze hori, ordea, ez da homogeneoa eta zenbait aldaera proposatu dira: hedatze heliozentrikoan, inguruko kulturen ezaugarriak kultura nagusi batetik hedatu dira; zirkulu kulturalen joeraren arabera, ordea, ezaugarri kulturalak zenbait zentrotik ekarriak direla aldezten du; azkenik, kulturen artean elkarrekintza edo interakzio efektua dagoela eta hartara hedatze prozesua lausoa dela baieztatzen duen joera daukagu.1

Erreferentziak

1.
Diffusionism and Acculturation - Anthropological Theories - . Department of Anthropology - The University of Alabama. http://anthropology.ua.edu/cultures/cultures.php?culture=Diffusionism%20and%20Acculturation. Accessed October 2, 2017. [Source]