EBITDA

EBITDA enpresaren errentagarritasuna aztertzeko ohiko adierazlea da. Ingelesezko Earnings Before Interest, Taxes, Depreciation, and Amortization esamoldetik dator, eta adierazten duen bezala, enrpesaren irabaziak dira, baina interesak eta amortizazioak barneratu gabe. Horrela, enpresaren jardueraren beraren errentagarritasun-adierazlea da, enpresak mozkinaksortzeko duen ahalmena, enpresa nola finantzatu den kontuan hartu gabe. Beraz, ez du inondik adierazten enpresaren likidezia, ez eta inbertsioak nola eskuratu diren, eta horregatik, eta hori da adierazlearen oztopoa, errentagarritasuna gehiegiz neurtzeko joera izango du, bereziki enpresak apalankamendu handiz jarduten duenean.

Ikus, gainera