Ekonomia

Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek hainbat eta oztopo eta murrizketa izaten dute, maiz eskura dauden baliabideei eta horien erabilerari buruz. Hala, ekonomia eskasiaren zientzia dela esan nahi da, eskas dugun hori zertarako, nola eta noiz erabili behar den erabaki ekonomikoak hartu behar ditugulako.