Ekonomismoa

Ekonomismoa edo ekonomizismoa historiaren eta gizartearen edozein arloko azterketan faktore ekonomikoak funtsezkotzat hartzen dituen ikuspuntua da, modu esklusibista batez,  kultura, politika eta beste faktoreak baztertuz edo gutxietsiz. Ekonomismoa marxismoaren ezaugarri nagusienetakoa argudiatu izan dute kritiko batzuk, gizarteko egitura guztiak harreman ekonomikoetatik eratortzen direla baieztatzen dutenez. Gizakiaren portaerari dagokionean, homo economicus esamoldea erabiltzen da motibazio ekonomi hutsez jokatzen duen gizakiaren ikusmoldea izendatzeko.