Emaitzen kontua

Emaitzen kontua edo galdu-irabazien kontua ekitaldi batean enpresaren emaitza edo mozkina kalkulatu eta nola sortu den azaltzen finantza-egoera da. Labur, emaitza sarrerak ken gastuak eginez kalkulatzen da, haiek zehaztuz. Sarrera ken gastua positiboa denean, enpresak mozkina du ekitaldian; eta negatiboa denean, enpresa galera du. Emaitzaren kalkulua atal edo aldi batzuetan zehar banatzen da: enpresaren jarduerari dagozkion sarrerak eta gastuak bakarrik hartzen direnean kontuan, emaitza operatiboa edo jarduera-emaitza kalkulatzen dira; finantza-gastuak hartzen direnean kontuan, berriz, finantza-emaitza kalkulatzen da.

Garbi eduki behar da zer diren sarrerak eta gastuak. Sarrerak eskuratzen ditu enpresak kanpoko enpresa edo partikular bati zerbait saldu edo zerbitzu bat eskaintzen dionean, eta ondorioz bere aktiboetan gainbalioa edo irabazia eskuratzen duenean (salmentak, zerbitzu emateak, ...). Gastua sortzen da kanpoko batengandik zerbitzu bat hartu eta ordaintzen denean, enpresaren ondarean galera sorraraziz (adibidez, mailegu baten interesak ordaintzean - baina ez mailegu horren zorra ordaintzean -  edota lehengaiak erosi eta, garbi eduki, erabili egiten direnean.

Emaitzen kontu baten eskema da hau:

  • SALMENTAK (edo NEGOZIO-ZIFRA)
    •  - salmenten kostua
  •  =  MARJIN GORDINA
    • -  kostua finkoak (soldatak, adibidez)
  • = EBITDA (Earnings Before Interest, Taxes, Depreciation and Amortization)
    • - amortizazioak eta beste zuzkidurak
  • = EMAITZA OPERATIBOA
    • - ez ohiko sarrerak ken gastuak
  • = EBIT (Earnings Before Interest and Taxes)
    • - finantza sarrerak ken gastuak
  • = EMAITZA FINANTZARIOA, EBT (Earnings Before Taxes)
    • - zergak
  • = EMAITZA GARBIA

Emaitza kalkulatzeko atal hauetako bakoitzak helburu zehatza du: EBITDA bereziki kudeaketan erabiltzen den bitartean, enpresaren jarduerari buruzko erabakiak hartzeko,  emaitza finantzarioa (enpresak derrigor aurkeztu beharreko galdu-irabazien kontuan islatua) kontzeptu fiskala da, Ogasunak eskatzen duena horren gainean zergak ordaintzeko.