Emic eta etic ikuspuntuak

Antropologian eta gizarte psikologian, emic eta etic ikuspuntuak gizataldeak eta horien kultura aztertzeko aukeran dauden ikuspuntuak dira. Emic natiboaren edo bertakoaren ikuspuntua da, eta etic kanpokoarena. Bereizketa sinplea izan arren, inplikazio sakonak ditu ikerketa antropologikoan eta horren emaitzetan; hori dela eta, eztabaida bizia dago egokiena, orokorrean edo ikerketa jakin batean, ikuspuntu egokiena zein den ezartzean. Dena den, bi ikuspuntuak bateragarriak izan daitezke, eta biak dira beharrezko fenomeno sozial baten ikuspegi osotua izateko.1 Emic eta etic izenak emateaz gainera, Kenneth L. Pike hizkuntzalaria izan zen, 1950eko hamarkadan, bi ikuspegiak aztertu zituen lehena.

Emic ikuspuntua fenomeno kultural bat bertako kulturaren ikuspuntutik, kultura horren terminoetan alegia, deskribatu eta interpretatzen du, eta bertakoaren jokaera ulertzen laguntzen du. Etic ikuspuntua, berriz, konparatiboa da, beste kulturen aldean. Beste alde batetik, emic ikuspuntutik, kultura osotasunean aztertu ohi da; etic ikuspuntutik, berriz, kultura eredu estandar baten arabera ikertzen da. Ikerketaren metodologia praktikoan ere badaude ezberdintasunak: emic ikuspuntuan ikerketa-tresnak kualitatiboak izaten dira, etnografikoak, eta epe luzerakoak; etic ikuspuntuan, behaketa zehatzak eta kuantitatiboak bilatzen dira, beste kulturekiko konparaketa ahalbidetuko dutenak.  2 3

Erreferentziak

1.
Franklin KJ. Etic and emic stories. GIALens. http://www.gial.edu/documents/gialens/Vol3-2/Franklin-Etic-Emic-Stories.pdf. Eskuratua otsailak 17, 2017.
2.
Morris MW. VIEWS FROM INSIDE AND OUTSIDE: INTEGRATING EMIC AND ETIC INSIGHTS ABOUT CULTURE AND lUSTICE JUDGMENT. columbia.edu. http://www.columbia.edu/~da358/publications/etic_emic.pdf.
3.
Jardine N. Emics and etics (not to mention anemics and emetics) in the history of sciences. University of Cambridge. http://articles.adsabs.harvard.edu/cgi-bin/nph-iarticle_query?2004HisSc..42..261J&;data_type=PDF_HIGH&whole_paper=YES&type=PRINTER&filetype=.pdf. [Source]