Enpirismoa

Enpirismoa ezagutza esperientzian oinarritzen dela baieztatzen duen korronte filosofikoa da. Ezagutzan intuizioa eta dedukzioa lehenesten dituen arrazionalismoaren aurkakoa da. Zentzumenen bitartez, eta zientzian behaketaz, jasotako ezagutza denez, ezagutza enpirista a posteriori edo ondorengoa litzateke, arrazionalismoaz ezagutzen dena a priori edo aldez aurretikoa den bitartean. Enpirismo bertsio erradikalarenaren arabera, zentzumenak bitarteko soila ez eta ezagutzaren oinarri izango lirateke, eta horrela objektu fisikoen ezagutza zuzena ezinezkotzat hartuko luke.

Ikus, gainera